Ondare digitala atzitu, erabili eta interpretatzeko modu berri bat

Zer da OndareBideak?

OndareBideak proiektuak ondare digitala atzitu, erabili eta interpretatzeko modu berriak eskaintzen dizkio erabiltzaileari.

Liburutegi, museo eta artxibategietako ondarea gero eta gehiago digitalizatuta dago, eta lekuan bertan ez ezik atari digitalen bidez ere kontsulta dezakegu. Tamalez, biltegi digital hauetan dagoen informazio kopuru erraldoiak oso zaila egiten du bisitariarentzat bertako edukiak modu eraginkorrean atzitzea. Edukiek ez dute ikusgarritasunik horrenbesteko materialen artean eta askotan biltegiak objektu inerteen gordailu huts bihurtzen dira. Museo eta galerietan egoera bestelakoa da, ondarea antolatu egiten baita eta bisitaria aukeratutako edukietan zehar gidatu.

Gurera etorrita, Donostialdean kultura aldetik ikusgarri diren obra eta elementu digital andana dago. Ondare horri bizia emateko sortu da, hain zuzen ere, OndareBideak proiektua. Horretarako eduki horien gaineko plataforma digital bat garatu dugu, “museo digitala”. Bertan, adituek sortutako “erakusketa digitalak” ikusi eta jarraitu ahal izango ditu bisitariak, baita sare sozialen bidez partekatu eta gustokoenen aldeko bozka eman ere. Horrekin batera, ibilbide propioak sortzeko aukera emango du webguneak, lan kulturalen irakurketa eta interpretazio pertsonaletarako bidea eskainiz. Ibilbideak bakoitza erabiltzailearen erakusketa pertsonala izango da, otutzen zaion edozein irizpideren araberakoa izan daiteke, adibidez: gai orokor bat (Arkitektura, Musika), garai historiko jakin bat (XIX. mendea), leku jakin bati lotua (Ulia edo Urgull), pertsonaia ezagunei buruzkoak (Aita Donostia, Bilintx), edo gure gustoko lekuei buruzko ibilbide bat.

Ibilbide Adibideak

Hemen OndareBideak-en barruan sortu daitezkeen erakusketa digitalen edo ibilbideen adibideak aurkituko dituzu.
Hasi kulturaz gozatzen!

Emakumeak eta itsasoa

Emakumea eta itsasoa. Hori da egun hauetan Donostiako Untzi Museoak eskaintzen digun erakusketa erakargarri eta zoragarria. Ez al dugu denok gozatzen hondartzan? Edo ur kirolekin? Baina, ze leku eskaini zaio emakumeari gizonezkoen mundu horretan? Espero duguna baino handiagoa! Jarraian horren inguruko zertzelada batzuk eskainiko dira. Dena den, sakondu nahi izanez gero eta, benetan disfrutatu, hurbildu zaitezte Donostiako portuan dagoen Untzi Museora eta gozatu! Hori bai, azaroaren 19a baino lehen!

Por allí resopla!

Valientes e intrépidos, los balleneros vascos se alejaron de nuestras costas y llegaron hasta Terranova. Referencia en la pesca de este cetáceo y en la construcción naval, la pesca de la ballena ha dejado huellas en muchos pueblos costeros vascos.

Orain dela 100 urte... Gros auzoa.

100 urte. Mende bat. Denbora asko, baina argazki ez horren desberdina. Garai hartan, 1910ko hamarkadan hartutako erabaki asko eta egindako moldaketa asko, gaur egun oraindik ere hortxe ditugu. Ez guztiak, noski.

Hondarribian zehar

Itsasaldeko herri eder hau ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bere Alde Zaharra deskubritu, arrantzaleen auzoko giroaz gozatu, baita naturz ere, itsasoan edo mendian. Behar dugun guztia dugu bertan. Gogoa besterik ez dugu behar!

Garatzaileak

DSS2016eu
DSS2016eu
Elhuyar
Euskomedia
EHU-UPV IXA taldea